Ikusgai dago urtarrileko udalbatzarra

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 26a

Urteko lehenengo ohiko osoko bilkura egin zuen Orioko Udalbatzak atzo. Ikusgai dago bideoa sarean.

Atzo iluntzean egin zuten Orion, abenduko ohiko udalbatzarra, eta honako gaiak bozkatu zituzten osoko bilkuran:

1.- Onartzea, egoki bada, 2023ko azaroaren 29ko udalbatzarraren ezohiko bilkuraren aktaren zirriborroa eta 2023ko abenduaren 28ko udalbatzarraren ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, erredakzioan dagoen HAPOaren «2.1 Aita Lertxundi 48-50» eta 1.2 «Sotoak» azpieremurako hitzarmen urbanistikoa.

3.– Hutsik uztea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze-zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko «Zaharren babeslekua» taberna-jatetxearen zerbitzua eta garbiketa- eta mantentze-zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak.

5.- Eskariak eta galderak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide