Herrio natur taldeak herriko ikastetxeekin antolatuta, jostailu eta liburu truke azoka egin zuten atzo, herriko plazan. Gabonen bueltan egin ohi dute ekimena, jostailuei eta liburuei bigarren bizi bat eman, kontsumizioa murriztu, eta elkartasuna eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.
Jende asko gerturatu zen azokara, eta bertaratu ziren herritarrek erabiltzen ez dituztenak eraman, eta beste bat hartzeko aukera izan zuten truke azokan.