Larunbatean Gernikan hildako gudari gipuzkoarren omenaldia izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta. (Lotsa behar du hiltzaile frankisten oinordekoekin oheratu eta horrelako ekitaldiak egitea baina hori beste baterako utziko dugu). Bertan eskualdeko hainbat gudari hil zituzten frankistek, azkoitiarrak tartean. Aldundiak udal gobernuak gonbidatu zituen gudarien familiekin batera ekitaldia babestu eta gudariei errespetua eta aitortza eskaintzeko.
Azkoitiko Udaletik, ordea, kale egin zioten gudari, familia eta gure herriaren historiari. Alkatea ez zen joan, zergatik ? Agenda arazoak, agian? Eta alkateordea? Eta beste zinegotziak? Bederatzi dira eta gure historia salduta utzi zuten, babesik gabe. Benetan tristea izan zen Gernikan egin (ez) zutena.
Guk prentsa bidez jakin genuen ekitaldiaren berri, beste behin ere, egunean bertan. Udalak, aldundiak bezala, ez zigun abisatu betiko moduan. Kasualitatez ordea, Getariako Udaleko oposizioa (EAJ) gonbidatu zuten. Kuriosoa datua, bai.
Gai honetan asko dugu lantzeko oraindik ere, eta hori ez dugu lortuko besteei bizkarra ematen badiegu eta herriaren historia dena alderdiaren historia bihurtu nahi badugu. Hori ez da bidea.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide