Adin txikiko neska batzuek sare sozialetan jasotako "mezu matxista mehatxagarriak" salatu ditu Sostenipek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 10a, 13:02

Azken egunetan Azkoitiko eta Azpeitiko adin txikiko neska batzuek mezu anonimoak jaso dituzte, "beldurra sortzeko eta neska horien askatasuna mugatzeko helburuarekin".

Sostenipek gertaeraren aurrean bidali duen mezua. Azken egunetan adin txikiko neska batzuek sare sozialetan jaso dituzten "mezu matxista mehatxagarriak" salatu ditu Azkoitiko Sostenipe talde feministak, eta gertatu denak oihartzuna izan dezan, honako idatzi hau bidali dute: "Aste honetan, Azkoitiko eta Azpeitiko hainbat adin txikiko neskak mezu mehatxagarriak jaso dituzte sare sozialetan. Anonimotasunaren atzean ezkutaturik beldurra sortzeko eta neska horien askatasuna mugatzeko helburuarekin bidalitako mezuak izan dira. Gainera, mezu horiek publiko egin ez ditzaten mehatxatuak izan dira. Gertakari larri hori salatzera ausartu direnak, Ertzaintzan salaketa jartzeaz gain, hainbat eragilerekin harremanetan jarri dira. Tamalez, gaur egungo jendarte matxista honetan, egoera hauek ohikoak dira. Gauza hauei merezi duten garrantzia eman behar zaie, eta honelako kasuren bat ezagutuz gero, salatzera animatu nahi zaitugu. Jazartzailea ez da soilik mezua bidaltzen duena, baita mezuaren jakitun izan eta honen kontra ezer egiten ez duen oro ere. Onartezina dena ezin da onartu!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide