Autismoa duen Lukenen aitak 'Maxixatzen'-era bidali duen gutuna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko eka. 8a, 17:58

Luken, Mikelekin korrika. (Maxixatzen.eus) Etxean geratzea da errazena guretzat ere... Urtero bezala, pasa den igandean umeen krosa izan zen Azkoitian, eta lehenengo aldiz gure semea den Lukenek parte hartu zuen. Bere dominarekin eta Coca-Colarekin pozik etxera bueltan gindoazela, bi amona zihoazen pauso makalean, eta beraiek aurreratzen ari ginenean, batek honela esan zion besteari: -Han! hortzien atxintxike azkena zijuen umie… - Ah... beittu, laguntzikin zijuena. - Bai, autistie. Buelta eman eta amonari pare bat gauza esatera nioanean (bata, berak uste baino gertuago geundela ez entzuteko, eta bestea, nire semea "autistie" ez dela, nire semea Luken dela eta autismoa duela) ondorengoa esan zuen: -Lehen etxien sartuta ixkutaute izaten zizkiñaben, eta orain behintzet hor ibiltzen ditun... - Egixe. Amona hark (laurogei urte bueltan ibiliko zen) atera zuen ondorioarekin hitzik gabe utzi ninduen; arrazoia zuen. Ezer esan gabe berriro buelta eman eta etxeruntzko bidea hartu genuen, gogoetan. Gaur da amona hari eskerrak eman behar dizkiodan eguna, bere hitzek bultzatu bainaute idatzi hau egitera. Jarraitu gutuna irakurtzen Maxixatzen.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide