Azkoitiko EH Bilduren gutuna: "EAJko zinegotzien soldatak gehiegizkoak iruditzen zaizkigu"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2016ko aza. 9a, 18:53

Azken plenoan erabaki zenez, Ana Azkoitia, EAJko zinegotzia liberatuko du udalak; %100eko lanaldian ariko da, eta urtean 64.370 euroko soldata izango du. Beraz, hemendik aurrera honako hauek izango dira Azkoitiko udaletxean liberatutako politikariek urtean kobratuko dituzten soldatak. Konparaketa gisa, hemen dituzue EH Bilduko zinegotzi liberatuek, soldatetan gehien gastatu zen garaian, izan zituzten liberazioen ehunekoa eta soldatak. Etapa horretan –geroxeago liberazioetan gastua murriztu egin zen– azkoitiarrok oraingo liberazioengatik ordainduko dugunaren % 62’14 ordaindu genuen. Erdia ez baino ia… Gure ustez, politikak herritarrei zerbitzua emateko izan behar du, eta ez bertan aritzen direnak aberasteko. Liberatuek ardura handiko eginkizunak dituzte udalean, badakigu, eta horren ondorioz, beste herritar guztiek bezala, soldata duinak  eduki behar dituzte. Baina soldata horiek, EAJko zinegotzienak, alegia, gehiegizkoak iruditzen zaizkigu; herritar askok behar handiak dituzten krisi garai honetan erabaki hori hartzea oso larria iruditzen zaigu. Beraz, Jabier Zubizarretari ezarritako soldatak berraztertzeko eta oposizioko taldeekin negoziatzeko eskatzen diogu. Gehiengoa izateak ez die nahi dutena egiteko ekubidea ematen!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide