Azkoitian bildutako janaria iritsi da Beninera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak Azkoitian bildutako janaria Beningo Porto Novora iritsi dela jakinarazi du taldeak. Apirilean atera zen Gazteak eta Garapena taldearen edukiontzia herritalde horretara, Foyer Don Bosco proiektura bideratzeko eta kalean bizi diren umeei laguntzeko. Guztira 20 tona janari iritsi dira hara, eta horietatik 6.000 kilo Azkoitian jasotakoak dira. Abenduan egin zuten janaria biltzeko kanpaina. Hemen ikus daitezke taldeak bidalitako argazkiak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide