Jon Irazola eta Mikel Korta, atzoko hitzaldian. (Asier Altuna)
Gaur 35 urte bete dira GALek
Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta "gertatutakoa ez ahazteko", hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan Azkoitian. Atzo, asteartea, Jon Irazola Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kideak eta Mikel Korta Kalera Kalerako ordezkariak hitzaldia eman zuten Elkargunean, 18:30ean hasita. Bi hizlariek
Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera izenburupean eskaini zuten solasaldia.
Beste bi hitzordu gelditzen dira Katturen omenezko ekitaldiak amaitzeko. Gaur, hilketaren urtemugaren egunean, omenaldia egingo diote hari, Baionan, 19:00etan hasita. Horrez gain, igandean, XXXIV. Kattu xake memoriala jokatuko dute, goizean zehar.