'Gau Magikoa: Kai, Mai, Koa' musikala taularatuko dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 18a, 17:54

Gontzal Mendibilek sorturiko ikuskizuna da, eta haurrei zuzenduta dago. Urtarrilaren 4an izango da emanaldia. Abenduaren 29an eskuratu ahal izango dira sarrerak, 15:30etik 18:30era, Baztartxon.

Haurrei zuzenduta, Gontzal Mendibilek sorturiko Gau Magikoa: Kai, Mai, Koa musikala izango da, urtarrilaren 4an, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Sarrerak aurrez jarriko dituzte salgai: hain zuzen ere, abenduaren 29an eskuratu ahalko dira, Baztartxo antzokian, 15:30etik 18:30era bitartean. Sei euroko prezioa izango du sarrera bakoitzak. Sarrera guztiak saltzen ez badira, hurrengo egunetik aurrera udaletxeko Kultura Sailean eskuratu ahalko dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide