Juan Ramon Alberdik azkoitiarra. (Ana Abarisketa)
Oihenart Euskarazko Aforismoen Lehiaketa irabazi du Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateak antolatzen duen lehiaketaren zortzigarren edizioa izan da aurtengoa, eta ez da Alberdik saria jasotzen duen aurrenko aldia; izan ere, azkoitiarra azken bost urteotan saritu dute. Alberdik 500 euroko diru saria jasoko du lehiaketa irabazteagatik.
Hamazazpi lan aurkeztu dituzte herritarrek aurtengo lehiaketara, eta parte-hartzeari dagokionez, edizio "arrakastatsua" izan dela adierazi dute. Azken urteotan hazkundea izan duen genero literarioa da aforismoa, EHUko kideen arabera: "Genero oso egokia da saiakerak idazten hasteko".