Cristina Uriarte sailburuari Azkoitiko hezkuntzaren berri eman diote herriko politikariek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin bildu ziren Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziak atzo, osteguna. Udaletxean elkartu ziren politikariak, eta hezkuntza esparruko hainbat gai jorratu zuten, bide batez, herriko egoeraren berri emanez. Esaterako, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, eskolak, enpresak eta udalak elkarlanean egiten ari diren lana nolakoa den azaldu zioten Uriarteri. Halaber, sailburuak Gaztanenea Formakuntza Zentroa bisitatu zuen, eta bertako Hizkuntza Eskola Ofizialeko gela desplazatuak ezagutu zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide