Kanku Anaitasuna Karate elkarteak larunbat honetan, abenduaren 15ean, emango du hileroko autodefentsa saioa, Azkoitian. Anaitasuna Kanku elkartean izango da tailerra, 10:00etatik 12:00etara, eta nahi duenak parte har dezake bertan, doan. Karate elkarteko Rita Juaristi eta Juan Murillo arduratzen dira autodefentsa ikastaroaz, eta beren borondatez, hilean behin saio bat eskaintzeko konpromisoa hartua dute. Egitasmoa emakumeak ahalduntzeko egitarauaren barruan sartzen da. Formakuntza fisikoa eta mentala lantzen dituzte saioetan, teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuz. Sustatzaileen helburua beti da irakasten dena baliagarria eta eraginkorra izatea.