Azkoitiko erakusleiho ederrenaren aldeko botoa eman dezakete herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abe. 12a, 10:36

Iazko Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketako irudia. (Azkoitiko Udala) Gabonetako XXII. Erakusleiho Lehiaketan hemeretzi saltokik parte hartuko dute. Izena eman duten denden artean hiru sari banatuko ditu epaimahaiak, baina horrez gain, herritarren saria ere banatuko da. Horretarako, herritarrek erakusleiho ederrenaren alde botoa emateko aukera dute. Botoak jasotzeko kutxak jarri dituzte udaletxeko harreran eta Elkargunean. Kutxak abenduaren 21ean, eguerdian, jasoko dituzte, eta sari banaketa abenduaren 22an egingo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide