Pirritx, Porrotx eta Marimototsek
Musua ikuskizuna taularatuko dute abenduaren 29an, Azkoitian. Bi emanaldi eskainiko dituzte: bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Ikuskizun horretarako sarrerak datorren astelehenean, abenduaren 17an, egongo dira salgai Baztartxo antzokian, 17:00etatik 19:30era bitartean. Sarrerak zenbakituak izango dira, eta sei eurotan salduko dituzte. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu. Baztartxoko leihatilan ez badira sarrera guztiak saltzen, hurrengo egunetik aurrera udaletxeko Kultura sailean egongo dira salgai.