The Upper Room taldeak gospel kontzertua emango du Azkoitian ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 20:00etan.

The Upper Room musika taldea. The Upper Room taldeak kontzertua emango du Azkoitian, ostiralean, abenduak 14. Gospel zikloko zazpigarren zuzenekoa izango da Azkoitikoa. Aurtengoa zikloaren XIII. edizioa izango da, eta Euskal Herriko antzoki, kultur etxe nahiz elizetan izango dira saioak abenduan eta urtarrilean zehar. Lau kantari eta hiru musikarik osatzen dute The Upper Room, eta gospel tradizionaletik euskaratutako abestiak eskaintzeaz gain, abesti propioak ere abestuko dituzte. 20:00etan izango da emanaldia Baztartxon, eta doan izango da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide