Azkoitiko Munoaundi eskubaloi taldeak hainbat partida antolatu du iganderako, hilak 16. Gipuzkoako Eskubaloi Federazioaren, Azkoitiko Udalaren eta gertuko eskubaloi kluben laguntzarekin antolatu dituzte neurketak, herrian eskubaloia sustatzeko helburuarekin. 10:00etatik 14:00etara bitartean, haurrak ariko dira eskubaloian, Elkarguneko kantxa nagusian. Lehen neurketan neskak izango dira protagonista: Gipuzkoako Selekzioa Debabarrena-Urola konbinatuaren aurka ariko da. Ondoren, mutilen txanda izango da: Gipuzkoako Selekzioak, Corazonistas Vitoria taldeak eta Debabarrena-Urola konbinatuak hiruko formatuan jokatuko dituzte neurketak.