Izugarrizko arrakasta izan du aurten ere Azkoitiko Jausoro auzoko Txuri Urdin elkarteak
San Andres egunerako antolatutako XXXVII. Marrazki Lehiaketak; izan ere, mila haur eta gaztetxo inguruk parte hartu lehiaketan. Zortzi urte bitarteko haurren artean Unax Etxanizek jaso du lehenengo saria, Enaitz Zabaletak bigarrena eta Amets Karrerak hirugarrena. 9 eta 11 urte bitartekoetan, Martin Zabala, Denis Soraluze eta Nery Indart izan dira sarituak. 12 eta 14 urtekoen artean, berriz, Marta Olariagaren, Joanes Karreraren eta Nadia Rubioren lanak aurkeratu ditu epaimahaiak. Tenperekin egindako taldekako lanetan onena Naia Garatek, Inge Arriolak eta Elene Osorok egindakoa izan da; bigarren Alba Orbegozok, Elene Aranbarrik eta Miren Salaberriak egindakoa sailkatu da; eta Naiara Uriak, Arette Egigurenek eta Enara Juaristik egindakoa hirugarren.
Honako hauek dira sarituen irudiak (Argazkiak: Azkoitiko Udala)