Bi egunetan izango dira prezio merkeagoak Azkoitiko barraketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 26a, 17:39

San Andres festak tarteko, barrakak jarri dituzte Azkoitiko Trenbidearen Zumardia kalean. Joan den asteaz geroztik daude barrakak gune horretan, eta abenduaren 4ra bitartean izango dira han. Aurtengoan, bi umeen egun izendatu dituzte; hau da, bi egunez izango dira beherapenak barraken prezioetan. Hain zuzen ere, asteazkenean, azaroak 28, eta abenduaren 3an izango dira prezio merkeagoak; egun horietan euro bat ordaindu beharko da sarrera bakoitza, eta, gainontzeko egunetan, 1,80 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide