Musikaz eta dantzaz alaitu dute Azkoitiko San Jose egoitza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko aza. 17a, 17:51

Azkoitiko San Jose egoitzan Adinduen Astea ospatzen ari dira astearteaz geroztik. Egunotan hainbat ekintza berezi egin dute egoiliarrek, eta gaur ere izan dute zertaz gozatu. Izan ere, Boluntarioen Eguna ospatzen ari dira bertan gaurkoan. 16:30ean, Bizkari musika eta dantza eskolakoen bisita jaso dute egoitzan, eta giro ederra sortu da bertan. Ondoren, berriz, egoiliarrei laguntzera eta konpainia egitera joaten diren boluntarioak haiekin batera afaltzera joango dira. 19:30ean hasiko da afaria, eta Iñaki Basabek girotuko du. Bihar izango da Adinduen Asteko azken eguna, hau da, Sendiaren Eguna. 10:00etan Txalkor txistulari taldea joango da egoitzara, 11:00etan meza izango da, 12:00etan hamaiketakoaren eta opari banaketaren txanda iritsiko da, eta 13:30ean bazkaria egingo dute. Hona hemen gaur Bizkargi musika eta dantza eskolakoen bisitan hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide