Joan zen ostegunean aurkeztu zuten Mintzalagun programa Azkoitian. Ikasturte berria hasi da dagoeneko, eta Kontzejupean elkartu ziren 23 lagun 19:00etan. AEK-k antolatzen du Mintzalagun egitasmoa urtez urte, eta aurten zortzi lagun berrik eman dute izena. Bertaratutako kideek elkar ezagutzeko aukera izan zuten jolasen bidez, eta mokadutxoa ere egin zuten. Gainera, programan parte hartuko duten kide berriei ongietorria eman zieten egitasmoko kideek.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide