Lau urte pasako espetxe zigorra ezarri diote Aizpurutxon gizon bat erasotu zuten bi laguni

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 26a, 21:11

2015eko abuztuaren 26an jazo zen gertaera; gauerdia baino zerbait lehenago bi auzipetuak auzoko irakasleen etxera sartu ziren, han bizi zen pertsona bat jo zuten ordu luzez. Bi auziperatuak ados agertu ziren Fiskaltzaren zigor eskaerarekin atzo.

Gipuzkoako Auzitegiak lau urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri die duela hiru urte Azkoitiko Aizpurutxo auzoan pertsona bat erasotu zuten bi laguni. 2015eko abuztuaren 26an jazo zen gertaera; gauerdia baino zerbait lehenago bi auzipetuak auzoko irakasleen etxera sartu ziren, han bizi zen pertsona bat erasotzera. Etxe hartako bizilaguna okupa zen berri agentzien arabera. Bi erasotzaileek aurpegia estalita zutela agertu ziren etxe atarira, eta bizilagunari etxeko atea irekitzeko eskatu arren, ez zuten barrura sartzerik lortu. Hori dela eta, atea indarrez zabalduta etxera sartu, eta bertan bizi zen laguna erasotu egin zuten: berri agentzien arabera, lurrera bota eta eskuak lotu zizkioten plastikozko bridekin. Biktima ordu luzez jo zuten, hainbat ebaki egin zioten eta asfixiatu egin zuten. Bi auziperatuak ados agertu ziren atzo Fiskaltzak eskatutako zigorrarekin; izan ere, hasieran ia hamabost urteko zigorra eskatu zuen bi lagunentzat. Erasoagatik ez ezik, Aizpurutxoko bizilagunari eragindako lesioengatik ere jaso dute zigorra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide