ARGAZKI BILDUMA: Sahatsa dantza taldeko kideak Valladoliden izan dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 26a, 09:52

Sahatsa dantza taldeko kideak Valladoliden (Espainia) izan ziren joan zen asteburuan, hango Gure Txoko Euskal Etxeak gonbidatuta. Bi egunetan hainbat emanaldi eskaini zuten, hala nola katedralaren barruan, haren aurreko plazan, kalean nahiz Valladolideko plaza nagusian. Igandean kalejiran aritu ziren dantzariak eta musikariak eta hainbat saio labur eskaini zuten plazetan, Euskal Etxeko abesbatzak lagunduta. Igandean, bazkalostean, itzuli ziren etxera. Hala azaldu dute Sahatsakoek: "Sahatsak aurreskua eskaini zien Euskal Etxeko partaideei, eta Agur Jaunak abestu zuten guztiek malkoei eutsi ezinik". Hona hemen irudi bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide