Angel Martin zinegotzia eta Nekane Mendizabal. (Azkoitiko Udala)
Nekane Mendizabalek irabazi du Azkoitiko Andramari jaietan APPan parte hartu zutenen artean zozkatutako tableta. Aplikazioaren bidez, herritarrek aukera izaten dute festetako egitaraua mugikorrean jaitsi eta poltsikoan izateko, eta egiten diren bizpahiru galderei erantzuten dienen artean tableta zozkatzen dute. Aurtengoak badu jada jabea; "bi seme ditut, beraz, ziur erabiliko dutela“, azaldu du Mendizabalek. Angel Martin zinegotziak eman zion saria irabazleari.