Autobusik ez da geldituko bihar eta etzi Azkoitiko Industrialdeko geltokian Zumarragarako noranzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 19a, 12:36

Errepidean egin behar dituzten lanen eraginez ezeztatuko dute geltoki hori ostegunean eta ostiralean.

Bihar eta etzi, irailaren 20an eta 21ean, Zumarragarako noranzkoan doazen autobusek ez dute geldialdirik egingo Azkoitiko Industrialdea geltokian. Izan ere, Zumarragara doan errepidean konponketa lanak egin behar ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, ondorioz, errai bat itxita egingo da bi egunetan. Hori hala, ibilgailuek Gurutze Gorriaren ondoko biribigunean Ugarte industrialdera sartu, hura zeharkatu eta Garbigune ondoko bidegurutzean irten beharko dute berriz errepide nagusira. Lane eraginda, berriz, behin-behinean ezeztatuko dute hango autobus geltokia  ostegunean eta ostiralean, Lurraldebusek eta La Guipuzcoanak jakinarazi dutenez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide