Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean egin dute Azkoiti inguruko txokoak eta mendiak zeharkatzen dituen Mangaixue mendi bizikleta martxa, Anaitasuna Mendi Bazkunako talde batek antolatuta. Guztira, 260 lagunek baino gehiagok parte hartu dute proban; besteak beste, bertan izan da Igor Astarloa munduko txapeldun ohia. Eguraldi ederra egin du, eta giro polita nagusitu probaren bueltan.
Bi ibilbide izan ditu martxak: luzea, 33 kilometrokoa; eta, laburra, 25 kilometrokoa. Txirrindulariak 15:15ean abiatu dira Plaza Berritik, eta 21:00 inguruan iritsi dira helmugara partaide guztiak. Ez du inork irabazi proba, ez baita lasterketa; Mangaixueren helburua da txirrindularitza sustatzea eta jendeak inguruko txokoak ezagutzea. Martxaren amaieran, hainbat zozketa egin dute.
Hona hemen Oleta inguruan hartutako irudiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157698151950502"]