Gaurtik aurrera Anaitasuna futbol klubean bazkide egiteko aukera dago

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 5a, 10:43

(Argazkia: Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak bazkide egiteko aukera jarriko du gaur eta ostiralean, hilaren 5ean eta 7an, Txerloian. 18:00etatik 19:00etara bitartean Txerloiako leihatila irekiko du klubak. Horrez gain, zapatuko Allerruren aurkako partidan ere izango da bazkide egiteko aukera, Txerloiako zelaiaren sarreran. Lezoko taldearen aurkako neurketa 17:00etan hasiko da. Anaitasunak azken bi denboraldietako kuotak mantenduko ditu aurtengo denboraldian ere: helduek 80 euro ordaindu beharko dute, jubilatuek 50 euro eta langabetuek nahiz gazteek 40 euro. Bazkide txartela beharrezkoa izango da gizonezkoen lehen eta bigarren taldeen etxeko neurketak zuzenean ikusteko, eta bestelako ekintzetan abantailak izateko. Txerloiko partidetako sarrera orokorra zazpi eurokoa izango da. Hirugarren Mailako ibilbidearen ondoren, Ohorezko Mailako ibilbideari ekingo dio aurten gizonezkoen lehen taldeak, eta Gorengoen edo Preferente Mailako taldeak ere maila berri batean hasiko du urtea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide