Correos ondoko sarbidea erabili behako dute oinezkoek. (Azkoitiko Udala)
Zenbait obra ari dira egiten Azkoitiko erdigunean, eta lan horiek tarteko, oinezkoek Correos aldeko sarbidea erabili beharko dute Aizkibel kalera joateko. Izan ere, beste aldeeko oinezkoen bideak itxita egongo dira obrengatik.
Batetik, Floragan, Tecla bezala ezagutzen den gunean, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen ari dira; eta, bestetik, Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidean konponketa lanak hastear dira –Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzeko aldera doan bidean–. Azken lan horiek bi hilabete inguru iraungo dute, eta epe horretan ezingo da bidea erabili.
Floreaga ikastetxera doazen Aingeru kaleko, Jausoro, Altzibar eta Txalon Erreka inguruko ikasleek aipatutako bidea erabili ohi dute, eta udalak adierazi du komeni dela kontutan izatea beste bide batetik joan beharko dutela eskolara. Segurtasuna bermatze aldera, Aizkibel kalera edo Floreagara Correos aldetik joan beharko dute oinezkoek.