Dagoeneko eman daiteke izena Azkoitiko AEKn

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 4a, 13:04

2018-2019 ikasturtea hasteko prest daude dagoeneko Azkoitiko AEKn. Gaurtik aurrera, asteartea, zabalik izango da matrikulazioa. Zu hemen zaude, AEK ere bai leloarekin abiatu dute kanpaina. Azpimarratu dute "euskara praktikoa ikasi eta lantzeko aukerarik onena" dela AEK, eta bakoitzaren eskariari erantzuten dion eskaintza dutela adierazi dute. Izan ere, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako ikastaroak eskaintzen dituzte – C2 maila Internetez–. Eskolak euskaltegian emateaz gain, autoikaskuntza eskaintza eta mintzapraktika taldeak ere badituzte. AEKren bulegoan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da izena emateko aukera; bulegoa Kultur Etxeko laugarren solairuko laugarren gelan dauka Azkoitiko AEK-k. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943-15 10 89 edo 607 61 26 97 telefonora dei daiteke, edo azkoitia@aek.eus helbidera mezu bat idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide