Jesus Alberdi Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerario izendatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko ira. 3a, 13:27

Enpresari azkoitiarra da Alberdi. Urriaren 6an egingo dute hura adiskide izendartzeko ekitaldia, Azkoitiko Intsausti jauregian.

Jesus Alberdi. Jesus Alberdi (Azkoitia, 1949) Adiskide Numerario berriaren sarrera ekitaldia egingo du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urriaren 6an, larunbata. Azkoitiko Intsausti jauregian izango da ekitaldia, 11:00etan. Horrez gain, saioaren bukaeran, Zalduntxoen Azkoitia bisitaldian parte hartzeko aukera izango da, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta. Ondoren, 14:00etan, adiskideen arteko bazkaria izango da, Azkoitiko XVI. mendeko mudejar jauregian kokatzen den Joseba Jatetxean. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 649 124 820 telefonora deituta edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net posta elektronikora mezua bidalita, irailaren 30a baino lehen. 30 euro ordaindu behar da bazkaria. Alberdi enpresaria da, eta Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako kide izandakoa da. Horrez gain, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen 1977tik, baina 1983an EAEko SPRI taldeko zuzendari izendatu zuten. 2005az geroztik, Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteko kontseilaria da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide