Joseba Diaz azkoitiarrak Belaguako Bertikala irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Zapatuan izan zen lasterketa. Hirugarren Imanol Larrañaga azkoitiarrak egin zuen.

Joseba Diaz azkoitiarrak Lakartxela eta Lakora mendietan barrena egiten den Belaguako Bertikala irabazi zuen zapatuan. Anaitasuna Mendi Bazkunako kideak ordubete, 15 minutu eta 50 segundo behar izan zituen proba bukatzeko. Imanol Larrañaga azkoitiarrak, berriz, hirugarren postuan bukatu zuen proba. Ordubete, 18 minutu eta 40 segundo behar izan zituen Larrañagak helmugara iristeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide