Bertso afariarekin iritsiko dira San Agustin jaiak Aizpurutxora

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 21a, 11:45

Asteartean, San Agustin egunez, izango da bertso afaria Itziar jatetxean, eta Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan. Itziar jatetxean eman behar da afarirako izena.

Iaz hasitako bideari jarraituz, bertso afariarekin ospatuko dituzte San Agustin jaiak Azkoitiko Aizpurutxo auzoan. Hilaren 28an, San Agustin egunean, egingo dute afaria Itziar jatetxean. 21:00etan hasiko da otordua, eta bertsotan ariko dira Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Giroa alaitzeaz, berriz, Xabier Etxaniz eta IƱigo Galdos arduratuko dira. Afarira joan nahi duenak Itziar jatetxera, 943-85 26 30 telefono zenbakira deitu beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide