Guztira 13 idi pare ari dira parte hartzen txapelketan. Gaur eta bihar izango dira azken bi saioak, 22:00etan, Gurea pilotalekuko probalekuan.
Andramari jaietan, Baserritarren Egunean, hasi ziren Azkoitiko X. Diva Idi Dema Sariko saioak, eta bi saio egin ostean, gaur eta bihar beste bana izango da. Hain zuzen ere, 22:00etan hasiko dira saioak, Gurea frontoiko probalekuan. Guztira 13 idi pare ari dira parte hartzen txapelketan. Egunero 10:00etan pisatzen dituzte abelburuak, eta proba guztiak 1.850 kiloko Diva harriarekin egingo dituzte. Uztarri bakoitzeko bi idiek 1.100 kilotik gorako pisua baldin badute, goitik duten kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga eraman beharko dute. Ordu erdiko proba egingo dute parte hartzaile guztiek.
Gaurko saioan P. Illarreta, Mendigoiti eta I. Lopategi ariko dira deman, eta biharkoan KamiƱoko, Zornotzako anaiak eta Txokolate. Lau saioetan plaza gehien egiten dituenak jasoko du sariketaren manta.