https://www.youtube.com/watch?v=iYMAiHj5sco
Herrikoloreak egitasmoak
abestiaren bideoklipa kaleratu du. Aitor Goenaga azkoitiarrak ondu du Urtzi Azkuek sortutako abestiaren ikus-entzunezkoa. Kantuaren hitzak, berriz, Erniarraitz bertsozale elkarteak sortu ditu, eta koruak Andrea Pozo –Silence musika taldeko abeslaria– Rocio Larrañaga, Ane Lizarralde eta Itziar Elias azkoitiarrek egin dituzte. Joan zen abuztuaren 15ean, Andramari egunean, aurkeztu zuten bideoklipa Azkoitiko plazan, film laburren emanaldiaren aurretik.
Azkoitiko kirol eta kultur taldeen "erakusleiho" izateko sortu dute Herrikoloreak egitasmoa. Irailaren 15ean I. Kultur Eguna ospatuko dute, eta egun horri oihartzuna emateko sortu dituzte abestia eta bideoklipa.
Honako lotura honetan irakur daiteke Herrikoloreaken sustatzaileekin osatutako erreportajea.