San Roke eguna ari dira ospatzen gaur Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 16a, 16:17

Ohitura zaharrei jarraituz, gaur, San Roke eguna, dantzek hartu dute Azkoitiko plaza eguerdi partean. Aurreskua dantzatu dute udal ordezkari hainbatek eta dantzariek 12:15ean hasita, eta jendetza izan da ekitaldia ikusten. Aurretik, baina, meza eta dultzaineroen kalejira izan dira. Dantzak hasterako abiatu dira erraldoiak eta buruhandiak kalejiran, trikitilariek lagunduta, eta kalerik kale ibili dira haurren gozamenerako. https://www.youtube.com/watch?v=KVe4kvmnt-M&feature=youtu.be Plazako dantzen emanaldia bukatzean musika bandak eta Eltziegoko dultzaineroek kontzertua eskaini dute Kontzejupean, eta hara ere herritar ugari bertaratu da. Eguerdian, berriz, umeen eta gurasoen bazkaria egin dute Ikurriñaren plazako aterpean. Ondoren, jolasak egin dituzte. Eguna bukatzerako hainbat ekitaldi izan da herrian; izan ere, besteak beste, zezen karretoiaren kalejira, mus txapelketa, Bualá ikuskizuna, parrillada, suzko erroberak eta Zea Maysen kontzertua izan dira. Eguraldi kaskarra dela eta, bertan behera utzi dituzte plaza dantzak. Hona hemen, gaur goizeko, eguerdiko eta arratsaldeko rudien bilduma: Hona hemen datozen orduetako eta egunetako egitaraua: Gaur, San Roke eguna 16:00etan. Zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda. 16:30. Mus Txapelketa karpagunean. 17:00etan. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan. 17:00etan, Bualá ikuskizuna, plazan. 19:00etan. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, Plaza Dantzak, Eliza atarian. 21:00. Parillada txotxarekin. 23:00etan. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik. 23:30ean. Zea Mays taldearen kontzertua, plazan. 02:00. Zumba karpagunean. Bihar, baserritarren eguna 09:00etan. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin. 09:30ean. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira. 09:30ean. Herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrian. 11:00etan. Herriko trikitilari gazteen kalejira. 12:00etan. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoien eta buruhandien kalejira. 12:00etan. Herri kirol jaialdia, plazan. 12:30ean. Jubilatuen meza, parrokian. 14:30ean. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte. 17:30ean. Txiki Chef tailerrak, plazan. 17:30. Umeentzat tailerrak karpagunean. 18:00etan. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan. 19:30ean. Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketako sari banaketa, Torre Zuri erakustokian. 21:00. Afari beganoa karpagunean. 22:00etan. Aintzane, Mirari eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 23:00etan. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du. Etzi, Kuadrillen eguna 11:00etan. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30ean. Bazkari herrikoia, plazan. 17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan. 17:30ean. Apar festa, Balda plazan. 18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian. 18:30. Soinuz Blai taldearen erromeria karpagunean. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan. 01:00. Mad Muasel eta Ira taldearen kontzertuak karpagunean. 07:00. Jai goizeko meza karpagunean. Abuztuak 20, astelehena 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. Abuztuak 21, asteartea 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide