'1,30' eta 'Nik zergatik ez?' filmek irabazi dute andramarietako VIII. Film Laburren Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 16a, 10:22

Atzo gauean izan zen Azkoitiko plazan VIII. Film Laburren Lehiaketa. Jendetza izan zen bertan, herritarrek osatutako zazpi ikus-entzunezkoak ikusten. Emanaldiaren aurretik, gainera, Herrikoloreak egitasmoaren abestiaren bideoklipa eman zuten pantaila handian. Euskara gai zuten zazpi lanak ikusi ostean eman zuen epaimahaiak irabazleen berri. Tomas Lizarazuk, Ane Aranbarrik eta Mikel Iraetak egindako 1,30 lanak epaimahaiaren saria jaso zuen (250 euro eta oroigarria), eta Txintxarri Lokaleko kideek egindako Nik zergatik ez? filmak eskuratu zuen ikusleen saria. Hona hemen saritutako bi lanak: https://www.youtube.com/watch?v=fZ02bxvJyLY https://www.youtube.com/watch?v=tnxA2zpEUnM Honako hauek dira gainerako lanak: https://www.youtube.com/watch?v=fW0Mpa5JlDY https://www.youtube.com/watch?v=5HH0OcFiwv0 https://www.youtube.com/watch?v=HCEkW4w_ZGI https://www.youtube.com/watch?v=sKb6HxPsIFw https://www.youtube.com/watch?v=Rr9ZJJRC31o  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide