Pilotak, musikak eta gimnastikak hartu dute Azkoitia Andramari eguneko arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 15a, 21:01

Goizeko ekitaldi instituzionalaren, mezaren eta musika bandaren kontzertuaren ostean, ekitaldi ugarik hartu dute Azkoitia gaur arratsaldean. Hain zuzen ere, pilota partidak izan dira Gurea pilotalekuan, eta goraino bete da frontoia. Izan ere, Irribarriak eta Rezustak Olaizola II.aren eta Imazen aurka neurtu dituzte indarrak Zarautz Hiria Pilota Txapelketaren barruan, eta 22 eta 13 nagusituta finalerako txartela lortu dute Irribarriak eta Rezustak. Zezen txikiak eta pottokak ere izan dira Trenbidearen Zumardian, eta Rockbox taldea aritu da giroa alaitzen kalez kale. Ikusmin handia sortu du taldearen emanaldiak. Gainera, 20:00etan hasita, erakustaldia eskainiko dute Azkoitiko gimnastika erritmikoko kideek Eliz atarian. Eguna ez da amaitu; izan ere, film laburren lehiaketa izango da plazan 22:30etik aurrera, eta ondoren Passepartour taldeak kontzertua eskainiko du plazako agertokian. Kontzertu hori bukatzean Hartz, Trini Fox eta Holly Txala taldeek eskainiko dituzte emanaldiak karpagunean. Hona hemen gaur arratsaldeko irudi batzuk: Hona hemen Andramari jaietako egitaraua: Gaur, Andramari Eguna 22:30ean. VIII. Film Laburren Lehiaketa, plazan. 23:45ean. Passepartout taldearen kontzertua, herriko plazan. 01:00. Hartz, Trini Fox eta Holly Txala taldeen kontzertuak karpagunean. Bihar, San Roke eguna 09:30ean. Eltziegoko dultzaineroen kalejira. 10:00etan. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 10:50ean. Udalbatzari parrokiara lagunduz, Txalkor txistulari taldeak Alkate Soinua joko du. 11:00etan. Meza Nagusia. 12:00etan. Erraldoien eta buruhandien kalejira. 12:15ean. Ohiko Aurreskua, herriko plazan. 13:00etan. Azkoitiko Musika Bandaren eta Eltziegoko Dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean. 14:00etan. Haur eta gurasoen bazkaria, Ikurriñaren plazan. 16:00etan. Zezen karretoiarekin kalejira, herriko plazatik irtenda. 16:30. Mus Txapelketa karpagunean. 17:00etan. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan. 17:00etan, Bualá ikuskizuna, plazan. 19:00etan. Sahatsa dantza taldeko kideen eta herritarren partaidetzarekin, Plaza Dantzak, Eliza atarian. 21:00. Parillada txotxarekin. 23:00etan. Suzko erroberak Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik. 23:30ean. Zea Mays taldearen kontzertua, plazan. 02:00. Zumba karpagunean. Etzi, baserritarren eguna 09:00etan. Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Torre Zuri erakustokian. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira, Torre Zurin. 09:30ean. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira. 09:30ean. Herriko ganadu erakusketa, Plaza Berrian. 11:00etan. Herriko trikitilari gazteen kalejira. 12:00etan. Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoien eta buruhandien kalejira. 12:00etan. Herri kirol jaialdia, plazan. 12:30ean. Jubilatuen meza, parrokian. 14:30ean. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Loiolako Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte. 17:30ean. Txiki Chef tailerrak, plazan. 17:30. Umeentzat tailerrak karpagunean. 18:00etan. Dantzari bikote helduen txapelketa, Balda plazan. 19:30ean. Inazio Iriarte XXXVII. Margo lehiaketako sari banaketa, Torre Zuri erakustokian. 21:00. Afari beganoa karpagunean. 22:00etan. Aintzane, Mirari eta Lutxurdixo trikitilarien erromeria, Balda plazan. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 23:00etan. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren erromeriak jarraituko du. Abuztuak 18, Kuadrillen eguna 11:00etan. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XVII. Andramaixetako Milia, Xeye atletismo taldeak antolatuta. 14:30ean. Bazkari herrikoia, plazan. 17:30ean. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan. 17:30ean. Apar festa, Balda plazan. 18:30ean. Zezenak, Plaza Berrian. 18:30. Soinuz Blai taldearen erromeria karpagunean. 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. 22:00etan. Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan. 01:00. Mad Muasel eta Ira taldearen kontzertuak karpagunean. 07:00. Jai goizeko meza karpagunean. Abuztuak 20, astelehena 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan. Abuztuak 21, asteartea 22:00etan. 10. DIVA – SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide