Aitor Garmendiak irabazi du IX. Jokin Ormaetxea txirrindularitza proba

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 14a, 16:24

Gaur, Andramari bezpera, IX. Jokin Ormaetxea txirrindularitza proba egin dute Azkoitian, ohiko legez. Jubenil mailako hainbat txirrindularik parte hartu du Azkoitian hasi eta bukatu den 103 kilometroko proban, eta Ampo Goierriko TB taldeko Aitor Garmendiak irabazi du lasterketa (02:26:29), sprintean gailenduta. Bigarren, berriz, Jon Barrenetxea sailkatu da (Gastronomia Baska-Avia-Liftra) eta Arcabuco taldeko Oscar Guzman hirugarren (02:26:40). Gaurkoa Txirrindularitzako Euskal Federazioak antolatutako junior txirrindularien Euskal Herria Torneoko zazpigarren eta azken proba izan da, eta torneo horren txapela Xabier Berasategi olaberriarrak (Ampo Goierriko TB) irabazi du; gaurko proban hamaikagarren egin du. Taldekako saria, berriz, Arcabuco taldeak jaso du. Hona hemen gaurko probako irudi batzuk (Argazkiak: Mertxe Labrador):  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide