Abuztuaren 19an izango da barraka eguna Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 13a, 15:44

Trenbidearen Zumardian muntatu dituzte dagoeneko barrakaka, eta hilaren 19ra bitartean izango dira bertan. Azken egunean, euro bat ordaindu beharko dira barraketako txartelak.

(Uztarria.eus) Bihar hasiko dira Andramari jaiak Azkoitian, eta dagoeneko hainbat barraka muntatu dute Trenbidearen Zumardian. Abuztuaren 19ra bitartean izango dira bertan, eta egun horretan, jaiak bukatu ondorengoan, izango da aurtengo barraka eguna. Hain zuzen ere, euro bat ordaindu beharko da barraketako txartela egun horretan; gainerakoetan, berriz, 1,80 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide