Mus txapelketa eta manifestazioa egingo dituzte ostegunean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 12a, 13:20

  Orain Presoak mugimenduak deituta, manifestazioa egingo dute ostegunean, abuztuak 16, Azkoitian. Sare Herritarra plataformak joan den ekainean jarri zuen martxan Orain Presoak dinamika, euskal presoen eskubideen alde. Lau lehentasun ezarri zituzten: urruntze politikarekin bukatzea, larriki gaixo dauden presoak artatzea, zigorren batuketa eta lehen graduen aldaketa. Ideia horiek aldarrikatuko dituzte, 19:00etan plazatik abiatuko den manifestazioan. Bestalde, egun berean txosnagunean egingo diren ekintzen berri eman dute. 16:30ean mus txapelketa jokatuko dute; txapelketan izena emateko epea egunean bertan, 16:00etan zabalduko dute. Manifestazioaren ondoren, 21:00etan, parrillada egingo dute, eta goizaldeko 02:00etan, berriz, zumba.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide