Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Renndo Elkartu jai afrikarra ospatzen ari dira gaur Azkoitiko plazan. Goizean hasita, plaza atondu eta bazkaria prestatu dute. Ondoren, jaiaren aurkezpena egin eta gero, poesia emanaldia izan da. 14:00etan bazkaria egin dute, eta giro polita nagusitu da herriko plazan.
Arratsaldean ere jarraituko du festak. 17:00etan, tea hartuko dute; 18:00etan, Afrikako dantzen ikuskizunaz eta danborren hotsez gozatu ahal izango da, eta 20:00etan bukatuko da festa. Dena den, egun osoan hainbat ekintza eta musika afrikarra izango dira plazan.
Hona hemen goizeko argazkiak:
(Argazkiak: Azkoitiko Udala eta Urola Kostako Hitza)