Anaitasunak gizonen lehen taldearen entrenatzaile taldea osatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 10a, 15:16

Iraitz Korta izango da bigarren entrenatzailea, eta Josu Osa arituko da prestatzaile fisiko lanetan. Denboraldiko egutegiaren berri eman du Anaitasunak. Bihar, Xabier Sagarzazuren omenezko XXII. Andra Mari Saria jokatuko dute.

Anaitasunako gizonen lehen taldearen entrenatzaile taldea. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak gizonen lehen taldearen entrenatzaile taldea osatu du. Iazko taldeak aldaketak izango ditu datorren denboraldian. Izan ere, Iker Epelde Txorrotek eta Ion Etxeberriak ez dute jarraituko Anaitasunan. Hori horrela, Iraitz Kortak bigarren entrenatzaile lanak beteko ditu Ohorezko Mailako taldean; Korta Anaitasunako harrobiko taldeak entrenatzetik dator. Prestatzaile fisiko lanetan, berriz, Josu Osa zumaiarra arituko da. Osa Azpeitiko Lagun Onak taldean aritu da, besteak beste. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkie Iker Epelderi eta Ion Etxeberriari "Anaitasunan egon diren urteetan erakutsitako profesionaltasunagatik, izan duten jarreragatik eta klubarekiko izan duten konpromisoagatik". Klubak zorterik onena opa dio etorkizunean bikoteari. Egutegia Gipuzkoako Futbol Federazioak gaur goizean egin du 2018-19 denboraldiko Ohorezko Mailako eta Gorengoen Mailako taldeen egutegi zozketa. Gizonekoen lehen taldeak etxean hasiko du denboraldia irailak 8-9 asteburuan, Ohorezko Mailara igo berri den Alerru taldearen aurka. Urtea ixteko, mailara igo berri den beste talde bat izango dute aurrean, Eibar taldea. Bestalde, bihar Xabier Sagarzazuren omenezko XXII. Andra Mari Saria jokatuko dute, Txerloian, Anaitasuna eta Beasain taldeen artean. 18:00etan hasiko da partida, eta sarrera doan izango da. Hona hemen gizonezkoen lehen taldeko egutegia: -1 eta 18 jardunaldiak (2018-09-09 / 2019-01-20): Anaitasuna - Allerru / Allerru - Anaitasuna -2 eta 19 jardunaldiak (2018-09-16 / 2019-01-27): Añorga - Anaitasuna / Anaitasuna - Añorga -3 eta 20 jardunaldiak (2018-09-23 / 2019-02-03): Anaitasuna - Beti Gazte / Beti Gazte - Anaitasuna -4 eta 21 jardunaldiak (2018-09-30 / 2019-02-10): Elgoibar - Anaitasuna / Anaitasuna - Elgoibar -5 eta 22 jardunaldiak (2018-10-07 / 2019-02-17): Anaitasuna - Mondragon / Mondragon - Anaitasuna -6 eta 23 jardunaldiak (2018-10-14 / 2019-02-24): Hernani - Anaitasuna / Anaitasuna - Hernani -7 eta 24 jardunaldiak (2018-10-21 / 2019-03-03): Anaitasuna - Mutriku / Mutriku - Anaitasuna -8 eta 25 jardunaldiak (2018-10-28 / 2019-03-10): Real Union - Anaitasuna / Anaitasuna - Real Unio -9 eta 26 jardunaldiak (2018-11-04 / 2019-03-17): Anaitasuna - Oiartzun / Oiartzun - Anaitasuna -10 eta 27 jardunaldiak (2018-11-11 / 2019-03-24): Deusto Donostia - Anaitasuna / Anaitasuna - Deusto Donostia -11 eta 28 jardunaldiak (2018-11-18 / 2019-03-31): Anaitasuna - Amaikak Bat / Amaikak Bat - Anaitasuna -12 eta 29 jardunaldiak (2018-11-25 / 2019-04-07): Hondarribia - Anaitasuna / Anaitasuna - Hondarribia -13 eta 30 jardunaldiak (2018-12-02 / 2019-04-14): Anaitasuna - Bergara / Bergara - Anaitasuna -14 eta 31 jardunaldiak (2018-12-09 / 2019-05-05): Zarautz - Anaitasuna / Anaitasuna -Zarautz -15 eta 32 jardunaldiak (2018-12-16 / 2019-05-12): Anaitasuna - Tolosa / Tolosa - Anaitasuna -16 eta 33 jardunaldiak (2018-12-23 / 2019-05-19): Aretxabaleta - Anaitasuna / Anaitasuna - Aretxabaleta -17 eta 34 jardunaldiak (2019-01-13 / 2019-05-26): Anaitasuna - Eibar / Eibar - Anaitasuna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide