Abuztuaren 31n amaituko da Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela lortzeko ikastaroan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 9a, 15:21

Azkoitiko Udalak bigarren urtez antolatu du Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa herrian bertan eta doan, eta saioetan izena emateko azken egunak iristen ari dira: izan ere, abuztuaren 31 da izena emateko azken eguna. Iazko ikastaroa nekazaritza sektoreko profesionalei zuzendutakoa izan zen eta, aurten 18 urtetik gorako edonork parte har dezake. Plaza guztiak betetzen ez badira, profesionalei ere emango zaie parte hartzeko aukera. Ikastaoa Elkargunean emango dute irailaren 10etik 14ra. Bost orduko bost saio izango dira, 15:00etatik 20:00etara. Plaza kopurua 40koa da eta izen emate ordenaren arabera joango dira betetzen. Ikastaroan interesa dutenek udaletxeko harrera bulegoan eman beharko dute izena, 08:00etatik 15:00etara bitartean. Nortasun agiriaren kopia eta bi argazki aurkeztu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide