Etxean hasi eta amaituko du denboraldia Anaitasunako emakumeen lehen taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 8a, 17:41

Euskadiko Futbol Federazioak gaur goizean egin du 2018-19 denboraldiko Emakumezkoen Euskal Ligako egutegiaren zozketa. 28 urteren ondoren, Anaitasunak maila horretan du emakumeen lehen taldea, eta maila horretara igo berri den talde baten aurka hasiko dute sasoi berria. Araban hasiko dute denboraldia, Aurrera de Vitoria B taldearen Olaranbe zelaian, eta Emakumezkoen Bigarren Mailatik Euskal Ligara jaitsi den Zarautzen aurka agurtuko dute urtea, Zarauzko Asti futbol zelaian. Irailak 8-9ko asteburuan hasiko dute denboraldia neskek. Beraz, etxetik kanpo hasi eta bukatuko dute neskek aurtengo denboraldia. Etxeko lehen neurketa Mariño taldearen aurka jokatuko du Gorka Zubizarreta entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak. Hona hemen nesken lehen taldearen 2018-19 urteko egutegia: -1 eta 16 jardunaldiak (2018-09-09 / 2019-01-06): Aurrera de Vitoria B -  Anaitasuna / Anaitasuna - Aurrera Vitoria B -2 eta 17 jardunaldiak (2018-09-16 / 2019-01-13): Anaitasuna - Mariño / Mariño - Anaitasuna -3 eta 18 jardunaldiak (2018-09-23 / 2019-01-20): Elorrio - Anaitasuna / Anaitasuna - Elorrio -4 eta 19 jardunaldiak (2018-09-30 / 2019-01-27): Anaitasuna - Goierri Gorri / Goierri Gorri - Anaitasuna -5 eta 20 jardunaldiak (2018-10-07 / 2019-02-03): Derio - Anaitasuna / Anaitasuna - Derio -6 eta 21 jardunaldiak (2018-10-14 / 2019- 02-17): Anaitasuna - Oiartzun B / Oiartzun B - Anaitasuna -7 eta 22 jardunaldiak (2018-10-21 / 2019-02-24): Hernani - Anaitasuna / Anaitasuna - Hernani -8 eta 23 jardunaldiak (2018-10-28 / 2019-03-03): Anaitasuna - Bizkerre B / Bizkerre B - Anaitasuna -9 eta 24 jardunaldiak (2018-11-04 / 2019-03-10): Erandioko Betiko Neskak - Anaitasuna / Anaitasuna - Erandioko Betiko Neskak -10 eta 25 jardunaldiak (2018-11-11 / 2019-03-17): Anaitasuna - Arratia / Arratia - Anaitasuna -11 eta 26 jardunaldiak (2018-11-18 / 2019-03-24): Tolosa - Anaitasuna / Anaitasuna - Tolosa -12 eta 27 jardunaldiak (2018-11-25 / 2019-03-31): Anaitasuna - Pauldarrak B / Pauldarrak B - Anaitasuna -13 eta 28 jardunaldiak (2018-12-02 / 2019- 04-14): Anaitasuna - Barakaldo / Barakaldo - Anaitasuna -14 eta 29 jardunaldiak (2018-12-09 / 2019- 04-28): Leioako Emakumeak - Anaitasuna / Anaitasuna - Leioako Emakumeak -15 eta 30 jardunaldiak (2018-12-23 / 2019- 05-05): Anaitasuna - Zarautz / Zarautz - Anaitasuna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide