Ez da lekurik gelditzen Azkoitiko andramarietako Kuadrillen Eguneko bazkarirako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 8a, 08:42

Iazko kuadrillen bazkaria. (Julene Frantzesena) Astelehenean zabaldu zen Azkoitiko Andramari festetako Kuadrillen Eguneko bazkarirako izen ematea, eta dagoeneko ez da bazkarirako lekurik gelditzen. Guztira, 1.360 lagunek eman dute izena bazkari horretarako, eta atzo eguerdirako agortu ziren txartel guztiak. Azkoitiko Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei beraien parte hartzea dela eta, baina dagoeneko itxitzat eman du izen ematea. Dena den, hilaren 16ko familien bazkarirako eman daiteke izena oraindik: ostiralera arte zabalik dago izena emateko aukera, udaletxeko Kultura Sailera joanda edo 943-85  71 70 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide