Asier Nuñez hirugarren sailkatu da gazteen mailako Espainiako Jiu-Jitsu Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 6a, 11:22

Asier Nuñez, eskuinean. (Maxixatzen) Asier Nuñez jiu-jitsulari azkoitiarrak hirugarren postua eskuratu du gazteen mailako Espainiako Txapelketan. Txapelketa uztailaren 29an jokatu zen La Nucia herrian (Alacant, Herrialde Katalanak). Finalaurrekoa galdu egin zuen Nuñezek, eta hirugarren eta laugarren postua lortzeko lehiatu behar izan zuen orduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide