Azkoitiko Trenbidearen Zumardia kalea itxita, barrakak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 5a, 12:11

Udalak herritarrei eskatu die leku horretan aparkalekuak libre utzi ditzatela bihar 07:00etatik aurrera.

Bihartik aurrera ezin izango da Azkoitiko Trenbidearen Zumardiako 1 eta 9 zenbaki artean aparkatu. Udalak herritarrei eskatu die leku horretan aparkalekuak libre utzi ditzatela bihar 07:00etatik aurrera. Izan ere, Andra Mari festak direla eta, barrakak jarriko dituzte han. Kalea itxita egongo da festak amaitu arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide