Askotariko ekintzak izango dira plazan, hala nola poesia emanaldia, bazkaria eta dantza afrikarren saioa. Bazkarirako izena eman beharko da abuztuaren 7a baino lehen.
Renndo Elkartu jai afrikarra izango da abuztuaren 11n Azkoitiko plazan. Goizean hasita, plaza atondu eta bazkaria prestatuko dute. Ondoren, jaiaren aurkezpena egin eta gero, poesia emanaldia izango da. 14:00etan egingo dute bazkaria, eta 17:00etan tea hartuko dute. 18:00etan Afrikako dantzen ikuskizunaz eta danborren hotsez gozatu ahal izango da, eta 20:00etan bukatuko da festa. Dena den, egun osoan hainbat ekintza eta musika afrikarra izango dira plazan.
Bazkarirako izena eman behar da, eta abuztuaren 7a izango da horretarako azken eguna. Izena emateko 602 364 041 telefonora deitu edo fulbeazkoitia@gmail.com helbidera idatzi behar da. Plazak mugatuak izango dira.