Joonho Park organo jotzaileak kontzertua emango du astelehenean Azkoitiko parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Donostako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barruko emanaldia izango da. 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.

Joonho Park. (Donostiako Musika Hamabostaldia) Donostiako Musika Hamabostaldia Azkoitira iritsiko da datorren astelehenean, abuztuak 6, organo kontzertu batekin. Joonho Park organo jotzaile korearrak (1985, Seul) emango du kontzertua, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian, 20:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Aro ezberdinetako musikagile frantziarren lanak joko ditu Parkek parrokiako Cavaille-Coll organoarekin, Dupre, Widor, Litaize eta Alainenak, besteak beste.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide