Azkoitiko herriguneko TAO zerbitzua bertan behera izango da abuztu osoan zehar. Herriko hainbat txokotako makinak zerbitzuz kanpo utzi dituzte, eta, beraz, gune horietan aparkatzea ez da ordaindu beharko datozen asteetan. TAO zerbitzua irailaren 3an jarriko dute berriz martxan.