Martitteko Igoera goizez egingo dute abuztuaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2018ko abu. 1a, 11:33

Izen-ematea irekia da, eta ez parte hartzeko ez da ordaindu beharko. Gazteen txirrindulari lasterketa, berriz, abuztuaren 14an egingo dute. Proba horretan bidegurutzeak zaintzeko boluntarioak behar ditu Jokin Ormaetxea elkarteak.

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak andramaixetarako antolatzen dituen bi proben berri eman du. Azkoitiko Udalarekin elkarlanean antolatu dituzte lasterketak, eta lehena, Martitteko Igoera, abuztuaren 11n izango da. Gazteen txirrindulari lasterketa, berriz, abuztuaren 14an egingo dute.
Martitteko Igoera 11:00etan hasiko da, nahiz eta azken urteetan arratsaldez egin duten proba. Izen-ematea irekia da, eta ez parte hartzeko ez da ordaindu beharko. Izena probaren aurretik, 10:00etatik 10:45era, eman beharko da. Gazteen txirrindulari lasterketa, berriz, Andramari bezperan izango da. Euskal Herria Trofeoaren barruko azken proba izango da, eta 09:00etan aterako dira txirrindulariak eliz ataritik. 103 kilometroko proba egin beharko dute kirolariek. Jokin Ormaetxea elkarteak jakinarazi duenez, bidegurutzeak zaintzeko laguntza beharko dute abuztuaren 14ko proban. Motozaleei ere egin diete lasterketan laguntzeko deia, "motoekin askoz ere bidegurutze gehiago" egin ahal izango dituztelako. Abuztuaren 14an lan egingo duten boluntarioentzat hitzordua 07:30ean jarri dute Plaza Berrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide